XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hau ez zait batere gustatzen.

Datozela Buck eta Metma.

Bidal ezazu mezulari bat basoko koartelera, buruzagi guztiak gaur arratsalderako bilerara deituz.

Ehiztaria azkar atera zen gelatik.

Shangaik, bere gogoetan murgildurik, eskuko bideojolasa patrikatik atera zuen, ia konturatu gabe.

- Adiskidea! esan zion bere buruari-

Nola aterako ote gara istilu honetatik?

Bapatean, eskuan zeukan bideojolasean erreparatu zuen.

Atsedenalditxo bat primeran etorriko zitzaion.

Handik minutu pare batera, Metmaren ahotsak bere konzentraziotik atera zuen:

- Orain badakit zertan entretenitzen zaren gauez bakarrik geratzen zarenean esan zion.

- Nerbioak baretu eta ideiak argitzeko, ez dago sistema hoberik erantzun zuen Shangaik partida amaitutzat emanez.

Metmak pausu pare bat eman zuen, berarengana hurbilduz.

- Oso tipo bitxia zara, zaindari -esan zion, bere mirespena ezin ezkutatuz.

Ez bat eta ez bi, ehiztarion buruzagi nagusi bihurtu zara.

Desiatzea nahikoa zenuke, edozer gauza lortzeko.

Eta gainera, ez zara batere gizon itsusia.

Baina zu zeure baitan ixten zara, lagun bakarra bideojolas hori duzula.